2010-07-13

Landagunea UPV/EHUko XXIX. Uda ikastaroetan

Datozen uztailaren 22 eta 23an Ingurumena eta Berrikuntza: landa ingurunearentzat aukerak izenburudun ikastaroa egingo da UPV/EHUko XXIX. Uda Ikastaroen barne, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza sailak antolatuta, Itsasmendikoiren (IMK) Europe Direct zerbitzuaren kolaborazioarekin.

Jardunaldiek helburutzat izango dute, besteak beste, ikastaroko gaiarekin loturiko Europako, Estatuko eta EAEko politikak ezagutzera ematea, baita landa eremuetako lehiakortasuna eta bizi kalitatea hobetzen lagundu duten esperientziak aurkeztea ere. Era berean, eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien arloko joerak eta proiektu berritzaileak azalduko dituzte eta horien aplikazioa aztertuko dute landa ingurunean, bai ekonomia bai gizarte alorretan.

Saioetan zehar, arlo anitzeko hainbat adituk jorratuko dituzte Euskadiko lehen sektoreak dituen aukera berritzaileak, baita etorkizuneko Klima Aldaketaren Euskal Legeak eta Paisaiaren Euskal Legeak ingurune horren gainean izango dituzten eragin posibleak analizatu ere.

Mahai gainean jarriko dira, baita ere, gizarte berrikuntza espazio edo Living Lab izenekoak. Horien xede nagusia da landa ingurunearen garapen jasangarriari mesede egitea lurralde jakin bateko ekonomiari eta berrorekari laguntzen dioten dinamika eta jarduera berriak sortuz. Hizpide izango dira, halaber, energia berriztagarriek aukeran dituzten tokian tokiko merkatuak eta espazio babestuetan garatzen diren jarduera ekonomiko jasangarriak.




No hay comentarios: