2010-12-03

Txakoli - txakolina; erabil dezagun gure EUSKARA jatorra


Gaur, abenduaren 3an, Nafarroako Xabier deunaren ospakizunerekin batera, Euskararen eguna ospatzen dugu eta gure ekarpen apal gisara, atzo GARA egunkarian Euskaltzaindiako Xabier Kintanak idatzitako iritzi artikuluarekin gatozkizu, hainbeste polemika sortu duen txakolinari buruz mintzatzen baina, nola ez, euskararen erabilpen jatorra aldarrikatuz.

Xabier Kintana Euskaltzaina
«Chacolí»: Burgostarrei arrazoia emanez
Ez dakit nola ausart gaitezkeen euskara gure bizitzan bultzatzera, ageri denez, geure hizkuntzak «bertoko eta betiko» produktu horiek lau haizetara ezagutarazteko ere balio ez digunean
Kontua ez da berria, baina, dirudienez, Jordan ondoko bataiatzaile haren antzera, ni ere gorrei oihuka ari zaizkien ero horietako bat nauzue, basamortuan alferreko predikatzaile. Aspaldian egindako artikulu batzuetan behin eta berriro azaldu dut chacolí hitza erdarazko berba bat dela, euskarazko «txakolin»-etik etorri arren. Horrexegatik salatzen nuen erabat desegokia zela, ene ustez, bera txakolí idaztea, horrek euskaldun jendeari ardo horren euskal izena horixe zela sinetsarazten diolako, oker, eta hortik datozela, besteak beste, «txakoli bat, mesedez» edo «Txakoli dago» moduko aldrebeskeriak, maiz entzunak, ohiko «baso bat txakolin» edo «txakolina badago» forma zuzenagoen ordez.


......

No hay comentarios: