2010-12-30

ENBAk txakolinaren inguruko iruzur kasu bat plazaratzen du




ENBA sindikatuak bere webgunearen bitartez txakolinaren inguruan ematen ari den iruzurra gaitzesten du eta bide batez, kasu zehatz bat plazaratzen du, hain zuzen ere, GUPUZKOAKO-TXAKOLINA, SL euskal enpresa batek Burgos eta Txilen botilaratzen duen "txakolina". Deigarria da, bestalde, enpresari honek erregistratuak dituen marken artean, TXUEKA abizena ere bertan ikustea, urrats honekin argi eta garbi uzten bait du, kontsumitzailea nahasteko duen helburua.

No hay comentarios: