2010-12-01

GERNIKAKO PIPERRA, Europako babesturiko jatorri-deituren erregistroan



Gernikako piperra bere babesturiko jatorri-deituren erregistroan sartu du Europako Batzordeak, zehazki, Adierazpen Geografiko Babestuaren (AGB) aipupean. Alemaniako Dresdner Christollen opilari ere esleitu dio Bruselak aipaturiko kalitate bereizgarria. Izendapen honek esan nahi du produktuaren ekoizpenaren, eraldatzearen eta elaborazioaren faseetako bat behintzat tokian egindakoa dela. Hala, Gernikako piperrak dagoeneko mila bat jakiz osatuta dagoen zerrendan sartu dira. AGB zerrendan dauden jakiak Europako legediak babesten ditu eremu geografiko zehatzak nahiz berezitasun tradizionalak dituzten produktuak babesteko.

No hay comentarios: