2011-01-20

SAGARDOTEGIra joatea erabakitzen baduzu, lagundu baserritarroi



Kontsumitzaileok, bazkaltzera toki batera ala bestera joatea erabakitzen dugunean, jatetxe edo negozio bat saritzen dugu eta besteren bat zigortzen dugu.

Gipuzkoako sagardotegietan, tartean Bizkaikoren bat sar badaiteke ere, gero eta bertako produktu gutxiago erabiltzen dute heuren menuetan: sagardoa ia dena kanpoko sagarrarekin, txuletak zer esanik ez, gazta asko, nahiz eta ketutakoa izan, kanpotik ekarritako gazta da eta intxaurrak, kaliforniakoak.

Egoera honen aurrean, baserritarrok kontsumitzaileen laguntza, konplizitatea edo laguntza eskatzen dugu.

Horretarako, gauza oso xinplea eskatzen dizugu: sagardotegi batetara erreserba egiteko deitzen duzunean, galdetu ezazu nongo okela, gazta eta intxaurrak dituen eta adierazi iezaiozu, nahiago duzula, bertako generoa.

Xinplea bezain efektiboa.

Zure laguntza behar dugu. Ez hutsegin, mesedez!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Eta zergaitik ez duzue eskura jartzen bertoko produktua eskaintzen duten sagardotegien zerrenda?