2010-07-12

Gipuzkoako Laguntza Planaren eskaxia

Gipuzkoako nekazal sindikatuak oso haserre agertu dira Foru Aldundiak onartutako Inbertsiotarako Laguntza Planarekin, hain zuzen ere, uztailaren 30ean amaitzen den plana.

ENBAren ustean aurtengo Laguntza Planak oso aurrekontu eskaxa du, 1.500.000 eurotakoa, iazkoaren erdia gutxigorabehera eta kontuan izanik, 2009 eta 2010 urteetan egindako inbertsioak onartzen direla, oso motz geratzen da baserritarren beharrak estaltzeko.

Heuren haserrea argitara ere eman dute heuren azken aldizkarian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jokabidea salatuz eta, heuren salaketa modu grafikoan irudikatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiarekin aldenduz, azken honek bere aurtengo aurrekontua 8.500.000 eurotaraino igo duela aurpegiratuz.

Gipuzkoako EHNEk ere heuren protesta egin dute azken egunotan Foru Aldundiari zuzendutako galdekizun orria erregistroan sartuz. EHNEren esanetan, aurrekontua oso urria da, gazteen instalazioak asetzeko eskaxa eta bestalde, aurrekontuaren nondik-norakoa zehazterakoan baserritarren ordezkarien partehartzea aldarrikatu dute.

Udara igaro ostean ikusiko dugu, 2011ko aurrekontuaren zirriborroarekin hasten direnean, Gipuzkoako bi sindikatuen eskakizunak jasoak diren edota, azken urteotan gertatu ohi den bezala, alboratuak izan diren.

No hay comentarios: